2016ko MAIATZAREN 10ean Komunikazioak jasotzeko epea amaituko da
Komunikazioak aurretik adierazitako gaiei buruzkoak izango dira. Egileek komunikazio bat aurkeztu beharko dute saioko gai bakoitzeko. Ez da onartuko komunikazio bakarra egitea hainbat gaitarako. Egile bakoitzak ezin izango du bi komunikazio baino gehiago aurkeztu.
Komunikazioak berriki egindako lanak izan beharko dira, jarraian adierazitako hizkuntzaren batean idatzitakoak: gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa. BIA Urban Regeneration Forum biltzarrak plangintzaren esparruko profesionalen, ikertzaileen eta ikasleen komunikazioak jasoko ditu. Hala ere, Zientzia Batzordeko kideek aurkeztutako lanen inguruko aholkularitza egokia egin ahal izateko, proposamenak honako alderdiak izan beharko ditu:
>“Xedearen” deskribapen laburra: komunikazioaren xede den proiektua, proposamena edo ikerketa gaia.
>Aurrekariak: oinarri teorikoa, testuinguru politikoa, testuingurua gobernantzari dagokionez, proiekturako baldintza ekonomikoak.
>Bi lan ofizial edo akademikori edo gehiagori buruzko erreferentziak, ikerketaren edo proiektuaren gaia hirigintzako diziplina zehatz, gai edo testuinguruan kokatuta.
>Komunikazioan garatutako lanerako erabilitako metodologiaren aipamen laburra.
>Lortutako emaitza nagusien, ondorioen eta ikasbideen laburpena.
Komunikazioek 2.600 hitzetik beherakoak izan beharko dute (oin-oharrak, izenburuak eta bibliografia kenduta).