LABURPENAK AURKEZTEKO ARAUAK
- Batzarrera ahozko komunikazioak edo poster formakoak aurkeztu ahal izango dira. Komunikazio horiek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira, eta ponentzietan garatzen diren gaiak jorratuko dituzte lehentasunez.
- Komunikazio guztien laburpenak 2016ko apirilaren 8a baino lehen bidali beharko dira, batzarraren webgunearen Komunikazioen atalean eskura dagoen ON LINE FORMULARIOA nahitaez erabiliz (testu-editorearen bidez edo dokumentu bat atxikiz). Laburpenak gehienez 400 hitz izan ditzake, Times New Roman formatuan, lerro arteko tarte batez, 10 puntuko letra tamainarekin. Irizpide formalak betetzen ez dituzten laburpenak baztertu egingo dira, Batzorde Zientifikoari aurkeztu gabe.
- Idazpuruan, datu hauek jarriko dira: lanaren izenburua, autore guztien abizenak eta inizialak (lana aurkeztuko duen autorearen izena azpimarratuta), lantokia eta hiria. “LABURPEN” atalean, laburpena idatziko da gaztelaniaz, hizkuntza garbian, ahal izanez gero puntu hauek azpimarratuz: HELBURUAK, METODOA, EMAITZAK ETA KONKLUSIOAK. Komunikazio bakoitzeko, gehienez 6 sinatzaile onartuko dira.
- Laburpen guztiak Batzorde Zientifikoari aurkeztuko zaizkio. Batzorde horrek aztertu egingo ditu, eta erabakiko du ea onartzen dituen edo ez; halaber, aurkezteko forma (ahozkoa edo posterra) ere ezarriko du. Komunikazioa ez onartzeko irizpideak honako hauek izan daitezke: emaitza konkreturik ez egotea, edo asmoen adierazpen hutsa izatea. Edonola ere, lana onartzeko edo baztertzeko erabakia hartu bezain laster, horren berri jakinaraziko zaio autoreari.
- Apirilaren 15a baino lehen, autoreei jakinaraziko zaie ea komunikazioa/posterra onartu den eta zein formatutan.
KOMUNIKAZIOAK EGOITZAN AURKEZTEKO ARAUAK
- Ahozko komunikazioak gaztelaniaz edo euskaraz aurkeztuko dira, eta horretarako zazpi minutu egongo dira, gehi beste hiru minutu komunikazioaz eztabaidatzeko. Autoreak pendrive batean eraman beharko du bere aurkezpena, batzarraren lehenengo egunean.
- Posterrek 80 x 100 cm-ko tamaina izango dute. Gaztelaniaz edo euskaraz erredaktatuko dira. Autoreetako batek posterra aurkezteko saioan egon beharko du. Antolatzaileek leku egoki bat prestatuko dute posterrak aurkezteko, eta dagokien denboran atxikitzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiko dituzte.
- Gutxienez lehenengo sinatzaileak edo laburpen bakoitzak aurkezten duen pertsonak Batzarrean erregistratuta egon beharko du nahitaez, 2016ko apirilaren 15a baino lehen. Printzipioz, komunikazio BAKARRA eta poster BAKARRA onartuko dira lehenengo sinatzaile bakoitzeko.
- Laburpen bat bidaltzeak arau hauen onarpena dakar berekin.