ONGI ETORRI IRUÑERA


         Ohore bat da, eta baita plazer bat ere, zuek gonbidatzea Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen VIII. Batzarrera eta Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkargoaren (Zahartzaroa)  XV. Batzarrera. Batzarrak Iruñean egingo dira, 2016ko Maiatzaren 5etik 7ra bitartean, NUPeko Osasun Zientzien Eraikinean. Oraingoan, gainera, batzar horiek Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen 25. Urtemugarekin batera egingo dira.
 
        Batzarrerako aukeratutako lema  hauxe da: “Zaintzea: Zientzia eta Kontzientzia”. Izan ere, zaintzea ez da atenditzea, laguntzea edo jardutea soilik, baizik eta mendeko pertsona babestea, haren gustuak kontserbatu nahi izatea, eta baita haren funtzioak ere; haren desioak eta nahiak errespetatzea eta babestea da; arreta berezia eskaintzea; interesatzea eta dedikazioz aritzea. Horregatik, Batzar honek gure adinekoen zaintzarekin zerikusia duten hainbat arlotako profesionalak bilduko ditu, alegia, arretari buruzko ikuspegi global eta zeharkakoa konpartitzen duten profesionalak. Hala, mediku eta erizainez gain, gizarte-langileak, psikologoak, fisioterapeutak, farmazialariak, laguntzaileak eta bestelakoak ere izango ditugu gurekin. 

     Batzarrean, nazioarteko hizlari ospetsu ugari izango ditugu gurekin, izen handiko erakundeetakoak, hala nola Suediako Karolinska Institutukoak, eta askotariko gaiak landuko dira; izan ere, minari aurre egiteko modua, polifarmazia edo nutrizioa jorratzeaz gain, beste hauek ere izango ditugu hizpide: zahartze aktiboa, bizi-kalitateari lotuta; eredu asistentzialen edo komunitatearen alorreko esku-hartze sozialaren berrikuntzak; edo lehen arretaren eta arreta espezializatuaren arteko lotura. Orobat, paziente kronikoen alorrean Nafarroan garatutako estrategiaren datuak aurkeztuko dira.
 
      Horregatik gonbidatzen zaituztegu modu aktiboan parte hartzera eta zeuen esperientziak gurekin konpartitzera, hori aberasgarria izango baita guztiontzat, bai giza mailan eta bai lanbide mailan. Ezagutzatik abiatuta zaindu nahi dugulako, baina sentimenduarekin ere bai. Kontzientzia duen Zientzia egin nahi dugu. 
 
Zuen zain gaituzue Iruñean. Gonbidatuta zaudete guztiok!.
 
Adeitasunez.